Boxa

CrossFit Drakkar-eko instalazioak, non entrenatuko duzun, gimnasio tradizionalekin alderatuta bereziak dira. Izan ere, CrossFit-a egiteko espresuki prestatutako box-a da. Espazio zabala eta garbia da, eta bederatzi metro ditu altueran ariketa guztiak oztoporik gabe egin ditzazun. Funtzionala da osoki, eta zure beharretara moldatua dago. Box-a zure etxea izango da, eta hala zaindu beharko duzu. Bertan hamaika bizipen izango ditugu: entrenamendu gogorrak, anekdota dibertigarriak, hitzaldi interesgarriak, eta abar. Box-a ispilurik gabeko gunea da, non egoek ez duten lekurik eta denok elkarri laguntzen diogun egunez egun hazten jarraitzeko.