Crossfit Drakkar Hondarribiak bikingoen itsasontzietan hartu du inspirazioa, drakkar izenekoetan. Bikingoak itsasoetako erregeak izan ziren beren drakkar-ak ontzi azkarrenak eta gogorrenak zirelako eta ondoen prestatuak zeudelako lurralde berriak esploratzeko. Gerlari horiek ez zuketen sekula, drakkar-ik gabe, Ozeano Atlantikoa zeharkatzerik lortuko, ezezagunerako muga zeharkatzerik, eta mendeetan zehar beren aldiko nabigatzaile eta esploratzaile onenak izaterik.

Le-drakkar

CrossFit Drakkar osatzen dugunok guretzat hartu ditugu itsasontzi horiek sinbolizatzen dituzten baloreak, eta horregatik hautatu dugu drakkar bateko brankaren silueta gure iruditzat. Miresten dugu drakkar-en birtuosismoa. Egiaz, asko ziren itsasoan barrena bidaia ekiten zuten ontziak, baina horiek bakarrik lortzen zuten, beren bertute teknikoak zirela-eta, zailtasun klimatologikoak eta itsasokoak gainditzea, eta bide berriak zabalduta ere osorik porturatzea. Ontzien ezaugarri birtuosoa, bikingoen izaera nekaezinari, saiatuari eta ausartari gehitzen badiogu, eta beren herriaren ohorezko ordezkariak izateko harrotasunak ematen zien taldeko sentimenduari, erraz uler daiteke nola lortu zituzten, sekula ahuldu gabe, erabakitako helburu guztiak betetzea.