CrossFit-a egiten duten lagunak CrossFitter-ak dira. CrossFitter-ek taldean bilduta, elkarrekin entrenatzen dute, eta egokitzapen fisikoaren bikaintasuna bilatzen duen Community-a osatzen dute. Community-ak oinarrian sakrifizioa, esfortzua, konstantzia, umiltasuna eta elkartasuna bezalako baloreak ditu. Kirol-lanak gehienetan eskatzen duen indibidualismotik urrun, talde bateko kide izateko pertenentzia sentimenduak batu egiten ditu CrossFitter-ak, eta horregatik ohikoa da elkarri arnas emateko saiakeretan ikustea entrenamenduan ari direnean. Paradoxikoki, CrossFit-eko entrenamenduan txalo eta animo gehien jasotzen dituena amaitzen azkena izaten da, eta ez lehena.


CrossFit Drakkar box-ean entrenatzen dugunok Drakkar-en Community-a osatzen dugu. Gure trebeziak ahalik eta gehien indartzeko asmo bera dugu. Polimataren kontzeptu errenazentista miresten dugu, hamaika disziplinatan eta alorretan trebatutako gizabanakoarena. Eta inspirazio bezala dugu gizakiaren garapen-gaitasun mugagabean erakusten duen konfiantza. Gure buruan izandako konfiantzak inoiz pentsatu gabeak egiteko gauza egiten gaitu, gizaki ausart eta geldiezin bihurtzen gaitu. Mugarik gabeak, halakoak gara Drakkar-ak.